Nortzuk gara

Maider Galarza: 1982ko maiatzeko egun eguzkitsu batean jaio nintzen Irungo herrian. Lau anai- arrebetatik txikiena izanda, egundokoak asmatu behar izan nituen nire anai- arrebek berarien bizitza intesgarriak utzi eta niri kasu pixkat egiteko. Beraz, lotsa alde batera utzita, txisteak asmatzen nituen (beno, nik hala deitzen nituen baina, pertsonaiez eta ezinzezko egoeraz betetako istorio amaiezinak ziren). Nire anai-arrebaek laister pikutara bidali ninduten beraien zereginetara iztuliz, baina, niregan, poliki poliki istorioen magia piztu zen; beranduago, nahi gabe eta kasualitztez, ipuin kontalarian bihurtuko ninduen magia bera.

“Nafarroako Antzerki Eskola” eta “Estudis de Teatre Berty Tobías” eskoletan burutu nituen ikasketak. “Oihulari Klown”, “Panta Rhei” eta “En la Lona” antzerki konpanietan antzezle eta txotxongilari bezala egin dut lan. Gaur egun, ipuin kontalari, antzerki begirale eta antzezle bezla egiten dut lan.


Luisma Remesar: 1978ko urrian Donostian jaioa eta urte horretako azarotik nirea musika zela konbentzituta.

Zortzi urteekin formakuntza bide bat hasi nuen non bere lehenbiziko geldialdia Irungo kontserbatorioan izan zen, geroago Donostiako eta Gasteizeko kontserbatorioetan jarraitzeko. Bide honetan zehar talde ezberdinetan parte hartzeko eta hainbat musika eskolatan klaseak emateko aukera izan dut, lankide eta ikasleen ondoan hazten jarraitzen utzi didana. Nire bidea jakina ez da bere helmugara iritsi eta gaur egun “La Pamplonesa” Musika Bandako klarinete baxua eta Zangozako “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako klarinete irakaslea izatera eraman nau. Guzti honengatik musika egiten hazten jarraitzeko eta musikari berrien sorreran laguntzeko zorioneko naizela esan dezaket.


Beraz konbentzituta jarraitzen dut 1977an bezala nireak musika izaten jarraitzen duela.